Publizitatea
Itxi

2021/07/09

20:40

Alaves

Sportingetik, utzita

Manu Garcia Alonsok bigarren aroa biziko du Alavesen

A. B. E. | EITB Media

Erdilari asturiarrak Arabako taldean jokatu zuen 2016-2017 denboraldian. Sporting Gijonetik utzita iritsi da, urtebeterako.

  • Manu Garcia Alonso

    Manu Garcia Alonso, Alaveseko jokalaria. Argazkia: @Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manu Garcia Alonsok Alavesekin jokatuko du datorren denboraldian eta bigarren aroa biziko du Arabako taldean. Sporting Gijon taldetik utzita iritsi da, denboraldi baterako.

Oviedoko 23 urteko jokalaria SmartBank Ligako erdilari onenetakoa izan da. 2016-2017an, Alavesek igoera lortu ostean, Arabako taldean jokatu zuen Manchester Cityk utzita, nahiz eta ez zuen denboraldia bertan bukatu. Ondoren, NAC Breda eta Tolouse taldeetan ibili zen.

Sporting Gijonek jokalaria Garcia Alonso fitxatu zuen, eta talde asturiarrean eman dituen azken bi denboraldietan 76 partida jokatu ditu, lau gol sartuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;