Itxi

Alaves

Agur esan du

Lucas Perezek Alaves utzi du

A. B. E. | EITB Media

Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko. Galiziarrak bi denboraldi eman ditu Arabako taldean.

  • Lucas Perez

    Lucas Perez, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Lucas Perezek Alaveseko jokalari izateari utzi dio, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. Jokalari galiziarra akordiora iritsi da bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko. Bi denboraldiren ostean, agur esan dio Arabako taldeari.

Alavesek 2019ko udan fitxatu zuen Lucas Perez Ingalaterrako West Ham taldetik. Gasteizko taldean eman dituen bi denboraldietan 15 gol sartu ditu eta 9 goleko pase eman ditu, 62 partidatan.

Klubak eskerrak eman dizkio Lucas Perez Alavesen eman duen denboran egin duen lanagatik eta onena opatu dio etorkizunerako.