Itxi

2021/09/25

17:36

Alaves

Santander Liga

Atleticoren kontra iritsi da Alavesen lehen garaipena (1-0)

EITB MEDIA

Gasteiztarrek ezustekoa eman dute eta denboraldiko aurreneko puntuak erdietsi dituzte Atleticoren aurka Mendizorrotzako futbol-zelaian.

0
Alaves vs Atletico Madril: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du Santander Ligan Atleticoren Madrilen kontra, egungo txapelduna. (1-0)

Gasteiztarrek ezin hobeto hasi dute neurketa, partidaren laugarren minutuan heldu baita etxekoen gola. Ruben Duartek erdiraketa egin korner batean eta Victor Laguardiaren burukada sare barruan amaitu da.

Markagailuan aurretik egonda lasaiago jokatu du etxeko taldeak eta egungo txapeldunak arazo asko izan ditu jokoa kontrolatzeko. Gol abagune asko ez dira egon eta Alavesek denboraldiko une onenak jokatu ditu lehen zati horretan Mendizorrotzako futbol-zelaian.

Atsedenaldira heldu arte Pablo Simeoneren gizonek bultzatu egin dute, baina ez dute golaren bidea topatu.

Bigarren zatian aldaketarik ez eta azken minutuetako gidoi bera. Baloia Atleticorena eta Alaves burua defentsan jarrita eta kontra erasorako prest.

52. minutuan Atleticok berdinketaren gola izan du, baina Laguardiak berak atearen marra gainetik atera du De Paulen erdiraketa; sei minutu geroago babazorroek bigarren izan dute ere, area barrutik Mamadou Ndiayek egindako jaurtiketa langatik gora joan da.

Atletico Madrilek hainbat aldaketa egin ditu partidaren nondik norakoa aldatzeko. Luis Suarezek buruz 76.ean bere aukera izan du, baina ez da fin ibili; minutu bat beranduago Joselu Matoren jaurtiketa kanpora joan da. Abagune askoz argiago izan du Pinak 80.ean area barrutik bigarrena egiteko, baina kanpora bidali du baloia.

Azkenean ez da gol gehiagorik egon eta Javi Callejaren taldeak lehen 3 puntu oso garrantzitsu eskuratu ditu.

HAMAIKAKOAK

DEPORTIVO ALAVES: Pacheco; Ximo Navarro, Miazga, Laguardia, Duarte (Alberto Rodríguez, 79'); Martín, Moya (Pina, 79'), Ndiaye, Rioja (Saúl García, 87'); De la Fuente (Pellistri, 61') eta Sylla (Joselu, 61').

ATLETICO MADRIL: Oblak; Trippier (Correa, 60'), Savic, Felipe, Hermoso (Herrera, 61'), Carrasco (Lodi, 60'); Kondogbia (Cunha, 60'), Llorente (Vrsaljko, 74'), De Paul; Griezmann eta Luis Suarez.

GOLA

1-0, Victor Laguardia (4')

Sylla eta Griezmann

Sylla eta Griezmann

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;