Itxi

Alaves

ABENDUAREN 19AN

Mendizorrotzak hartuko du Alaves Gloriosas – Levante neurketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bigarren aldia izango da Alavesen emakumezkoen taldeak zelai horretan jokatuko duena.

  • Mendizorrotzako futbol-zelaia

    Mendizorrotzako futbol-zelaia. Argazkia: @alaves

Deportivo Alaves Gloriosasek Mendizorrotzan jokatuko du Levanteren aurka abenduaren 19an, Primera Iberdrolako hamalaugarren jardunaldiko partidan.

Bigarren aldia izango da Alavesen emakumezkoen taldeak zelai horretan jokatuko duena; izan ere, 'babazorroak' 2019ko martxoan aritu ziren lehendabizikoz bertan, Athleticen bigarren taldearen aurka. Norgehiagoka 2-2ko emaitzarekin bukatu zen, eta 8.000 pertsona baino gehiago bildu ziren harmailetan, estreinaldi horren testigu izateko.

Alaves Gloriosaseko abonatuek ez dute ezer egin beharrik izango Mendizorrotzan sartu ahal izateko. Dena den, klubak iragarri du sarrerak salgai jarriko dituela neurketa horretarako. eta gizonezkoen taldeko abonatuek deskontuak izango dituztela txartelen erosketan.