Itxi

Alaves

Santander Liga

Alavesek olatu gainean jarraitzen du (2-2)

EITB Media

Talde gasteiztarraren partida bikaina izan da eta berdindu egin du Sanchez Pizjuan futbol-zelaian. Sevillak luzapenean egin du berdinketaren gola.

0
Sevilla vs Alaves: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Sevillak eta Alavesek Santander Ligako hamaikagarren jardunaldiko partida jokatu dute Sanchez Pizjuan futbol-zelaian.

Javier Callejaren Alavesek denboraldiko minutu onenak jokatu ditu gaurko partidan berdinketa oso garrantzitsua lortuz (2-2). Laugarren minuturako Joseluk gola egiteko lehen aukera izan du, baina errematea kornerrean amaitu da. Eskuinetik atera eta partidaren lehen gola heldu da; Victor Laguardiaren burukadak ezin izan du Bonok gelditu eta 0-1koa jarri du markagailuan bosgarren minutuan.

Neurketak ez du etenik izan hurrengo minutuetan. Bai Sevillak eta bai Alavesek golak egiteko abaguneak izan dituzte.

Montielek 38. minutuan eskuin hegaletik jokaldia egin eta bere erdiraketa Ocamposek area barruan, bakar-bakarrik, sare barrura bultzatu egin du baloia (1-1). Lehen zatiko azken minutuetan Julen Lopetegiren taldeak atzean sartu du Alaves, halere, 47.ean VARak Alavesen aldeko penaltia adierazi du Sevillako jokalari bati eskuan eman diolako. Joseluk ez du huts egin (1-2) eta horrela amaitu da lehen zatia.

Gol bateko aldearekin egin diote aurre bigarren zatiari gasteiztarrek. Sevillak aldaketak egin ditu joko zuzenagoarekin jokatzeko eta Alavesen areara lehenago heltzeko asmoz.

Euri zaparrada jausi da Sevillan eta ondo jokatzeko arazoak sortu dituzte bi taldeek 

63. minutuan Edgar Mendezek hirugarren gola izan du, baina bere burukada zutoin ondotik galdu egin da; 75.ean Rafa Mirrek ere gola egiteko aukera izan du, baina jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da.

Zoritxarrez azkenean berdinketaren gola heldu da; Rakiticek luzapenean egin du (2-2) nahiz eta Alavesen defentsa lana oso ona izan da bigarren zatian.

HAMAIKAKOAK

Sevilla: Bono; Montiel, Kounde, Diego Carlos, Augustinsson; Fernando, Joan Jordan; Ocampos, Oliver Torres, Idrissi; eta Rafa Mir.

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Lejeune, Duarte; Loum, Moya, Pons; Edgar, Rioja eta Joselu.

GOLAK

0-1, Laguardiak, buruz (5')

1-1, Ocamposek area barruan (38')

1-2, Joseluk, penaltiz, (47')

2-2, Rakiticek luzapenean (92')

Sevilla - Alaves

Sevilla - Alaves