Itxi

Alaves

Luzapenean

Deyversonek, Alaveseko jokalari ohiak, Palmeirasi Libertadores Kopa eman dion gola sartu du

I. G. | EITB MEDIA

Flamengok defentsan egindako akats batek aurrea hartzeko aukera eman zion Deyversoni, eta 95. minutuan 2-1ekoa sartu zuen.

  • Deyverson

    Deyverson. Irudia: EFE

Palmeirasek bere hirugarren Libertadores Kopa irabazi du larunbat honetan Montevideoko Centenario zelaian azken minutuetan Flamengo 2-1 garaitu ondoren.

Raphael Veigak, 5 minutura, Sao Pauloko taldearen lehen gola sartu zuen. Gabriel Barbosa 'Gabigol'ek berdinketa lortu zuen 72. Minutuan. Ondorioz, 30 minutuko luzapenera joan zen partida.

Flamengok defentsan egindako akats batek aurrea hartzeko aukera eman zion Deyversoni, eta 95. minutuan 2-1ekoa sartu zuen.

Palmeirasek Libertadores Kopako bere hirugarren titulua lortu zuen. 20 urtetan kopa bi denboralditan jarraian altxatzen duen lehen taldea da.