Itxi

Alaves

Ez du Getaferen aurka jokatuko

Alaveseko jokalari batek positibo eman du covid-19an

EITB Media

Klubak jakinarazi duenez, positibo eman duen jokalaria ondo dago osasunez eta etxean bakartuta dago. Taldearekin entrenatu gabe jarraituko du, guztiz sendatu arte.

  • Alaves

    Alaves. Argazkia: Deportivo Alaves

Alaveseko jokalari batek positibo eman du covid-19an, asteazken honetan lehen taldeko kideek egin dituzten frogen ostean. Hala jakinarazi du klubak, ohar ofizial baten bidez. Euskadin koronabirusaren kutsatzeek berriz gora egin dutenetik Arabako taldean agertu den lehen positiboa izan da astearte honetakoa.

Positibo eman duen jokalaria ondo dago osasunez, eta bere etxean bakartuta dago. Ez da taldearekin entrenatzen hasiko, guztiz sendatuta egin arte. "Jokalaria harremanetan da klubeko medikuekin, osasun-protokoloak jarraitzen ari delarik", adierazi du Alavesek.

Ximo Navarroren lesioarekin batera, positibo eman duen jokalariak ere ezingo du Getaferen aurka jokatu datorren larunbatean.