Itxi

Alaves

Ofiziala

Jose Luis Mendilibar, Alaveseko entrenatzaile berria

EITB Media

Denboraldia amaitu arte zuzenduko du talde gasteiztarra Javier Callejaren ordez.

1:00
Mendilibar dirige su primer entrenamiento en Ibaia

Deportivo Alaves eta Jose Luis Mendilibar akordio batera heldu dira eta Zaldibarreko entrenatzaileak denboraldi amaitu arte zuzenduko du Gasteizko taldea.

Jose Luis Mendilibarrek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du aulkietan; CD Arratian hasi zen 1994. urtean eta ondoren Athletic Club, Aurrera Vitoria, UD Lanzarote, Osasuna, Valladolid Levante eta Eibar zuzendu ditu.

Azken honetan une onenak bizi izan ditu sei urtez segidan taldea Lehen Mailan mantendu eta gero eta taldearen izaera sendo bat erakutsiz.

Orain Mendilibar Gasteizera heldu da eta bere erronka eta helburua mailari eustea izango da. Deportivo Alavesen gaurko lan saioa zuzenduko du Zaldibarreko entrenatzaileak.

Klubak Javier Callejak taldea uzten duela gaur egin du ofizial ere.