Itxi

Alaves

2025ERA ARTE

Alavesek Jason Remeseiro jokalaria fitxatu du

EITB Media

Valentzian jokatzen zuen eta hegaleko jokalaria da.

  • David Remeseiro. Argazkia: Alaves

    David Remeseiro. Argazkia: Alaves

Deportivo Alavesek Jason Remeseiroren fitxaketa itxi du. Valentzia taldetik heldu da eta Gasteizen 2025era arte sinatu du.

Coruñan jaiotakoa da eta ezker eta eskuin hegaletan jokatzeko gaitasuna du, bai defentsan edo zelai erdian.

Levanteren harrobian egin zen jokalari eta 100 partida baino gehiago jokatu ditu Lehen Mailan Getaferekin eta Valentziarekin; denboraldi honetan bost partidetan hartu du parte Bordalasen aginduetara.