Itxi

Alaves

Fitxaketak

Manu Vallejok Deportivo Alavesen jokatuko du, utzita

EITB Media

Andaluziako aurrelaria Valentzian aritu da denboraldi honetan.

  • Manu Vallejo. Argazkia: Alaves

    Manu Vallejo. Argazkia: Alaves

Deportivo Alavesek fitxaketa bat gehiago egin du neguko merkatuan.

Manu Vallejo aurrelaria Gasteizera heldu da, denboraldiaren amaiera arte, utzita. Valentziak eta Alavesek akordioa adostu dute aurrelari gazteak Gasteizko taldean joka dezan denboraldi honetan.
 
Manu Vallejo (Chiclana de la Frontera, 1997-01-14) etorkizun handiko aurrelari gaztea da, dagoeneko 50 partida jokatu ditu Lehen Mailan, eta 7 gol sartu ditu.
 
Horrez gain, Vallejok Txapeldunean Ligako bi neurketatan hartu du parte orain arte.