Itxi

Alaves

Kontratua berritzea

Alba Aznarrek eta Miriam Dieguez de Oñak kontratuak berritu dituzte Alavesekin

EITB MEDIA

Alavesek akordioa lortu du Alba Aznar eta Miriam Dieguez de Oña jokalari katalanekin denboraldi bat gehiago babazorro gisa aritzeko.

  • Diéguez de Oña eta Aznar Alaveseko jokalari izango dira 2023ra arte

    Diéguez de Oña eta Aznar Alaveseko jokalari izango dira 2023ra arte. Irudia: Deportivo Alaves.

Alba Aznarrek (Reus, 1993) eta Miriam Dieguez de Oñak (Santa Coloma de Gramenet, 1986) denboraldi batez luzatu dute kontratua Alavesekin. Klubak albistearen berri emateko argitaratutako oharrean, bi jokalariek taldean duten garrantzia azpimarratu dute.

Gauzak horrela, babazorroek proiektua indartzen jarraitzen dute. Jokalari ugari kontratatu dituzte aurtengo udan.