Itxi

Alaves

FITXAKETA

Alavesek Sebastian Pino txiletar gaztea fitxatu du

EITB MEDIA

Atzelariak 2026ra arteko kontratua fitxatu du Gasteizko taldearekin.

  • Sebastián Pino

    Sebastián Pino. Foto: @Alaves_eus

Alavesek astearte honetan iragarri du Sebastian Pino Txileko jokalari gaztea (19 urte) fitxatu duela 2026ra arte.

Txileko Unibertsitate Katolikoan hezitako 1,95 metroko atzelaria da Pino, eta nazioarteko partidak jokatu ohi ditu bere herrialdeko 20 urtez azpikoko taldearekin.

Hala, une honetan maila horretako Hego Ameriketako txapelketa ari da jokatzen, eta behin hura bukatuta helduko da Gasteizera. Klub babazorroak konfirmatu duenez, "lehen taldearen dinamikan egongo da".