Itxi

Alaves

LESIOA

Marasi, meniskoa apurtuta duela eta, ebakuntza egin diote eta baja izango da denboraldi amaierara arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erdiko atzelariak mina sentitu zuen joan den asteko entrenamendu batean, eta meniskoaren haustura baieztatu ondoren, ebakuntza egin diote.

  • Nikola Maras

    Nikola Maras entrenamendu batean. Argazkia: @Alaves

Deportivo Alaveseko Nikola Marasek denboraldiari geratzen zaiona galduko du meniskoa hautsita duelako, eta horrek bajan egotera behartuko du lau hilabete inguruan.

Serbiarrak min hartu zuen aurreko asteko entrenamendu batean, Luis Garcia Plaza entrenatzaileak prentsaurrekoan baieztatu zuenez.

Beharrezko probak egin ondoren, eskuin belauneko barneko meniskoa hautsi zuela egiaztatu zen. Mikel Sanchez medikuak ebakuntza egin dio astelehen honetan.