Alaves
Lagapena
Alavesek Luka Romeroren irteera baieztatu du
EITB MEDIA
Erasotzaile argentinarrak amaiera eman dio talde babazorroaren ibilbideari. Iragan udan iritsi zen Alavesera, UD Almeriatik igaro ondoren.
-
Luka Romero Argazkia: @Alaves
Deportivo Alavesek eta AC Milanek akordioa lortu dute Luka Romero futbolaria lagata izateko epea amaitutzat emateko. Horrela, aurrelari argentinarrak amaiera eman dio talde babazorroan egin duen ibilbideari. Udan iritsi zen Gasteizera, UD Almeriatik igaro ondoren.
Luka Romerok 318 minutu jokatu ditu Alavesen, 8 partidatan: Ligako 6 eta Errege Kopako 2.
Alavesek eskerrak eman dizkio futbolariari egindako ahaleginagatik, konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta etorkizunerako zorterik handiena opa dio.