Itxi

Alaves

Ofiziala

Stoichkovek Alaves utzi eta Granadan jokatuko du

EITB MEDIA

Cadizeko erasotzaileak amaiera eman dio talde babazorroaren ibilbideari. Iragan udan iritsi zen Alavesera, Eibarretik igaro ondoren.

  • Juan Diego Molina "Stoichkov" Argazkia: @Alaves

    Juan Diego Molina "Stoichkov" Argazkia: @Alaves

Juan Diego Molinak, Stoichovek, (San Roque, Cadiz, 1993ko azaroaren 5a) ez du Deportivo Alavesen elastikoa janzten jarraituko, Granadarekin jokalaria eskualdatzeko akordioa sinatu eta gero.

Horrela, Cadizeko erasotzaileak amaiera eman dio talde babazorroaren ibilbide laburrari. Izan ere, jokalaria iragan udan iritsi zen Alavesera, Eibarretik igaro ondoren.

Talde babazorroan Stoichkovek 17 neurketa jokatu ditu guztira, 780 minututan banatuta Liga eta Errege Koparen artean.

Deportivo Alavesek eskerrak eman dizkio futbolariari "bere ahaleginagatik, konpromisoagatik eta dedikazioagatik", eta zorterik handiena opa dio.