Itxi

Alaves

ZUZENEAN, EITB Median

LaLigako 21. jardunaldiko Alaves-Celta, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB MEDIA

Ligako azken jardunaldian Betisen kontrako garaipena lortzetik datoz babazorroak; gaur ere hiru puntuen bila zelairatuko dira, jaitsiera postuetatik ahalik eta gehien aldentzeko asmoz.

  • Alaves-Celta partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

    Alaves-Celta partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Celtaren aurka garaitu nahi du Alavesek, astelehen honetan, LaLiga EA Sportseko 21. jardunaldian jokatuko duen partidan, jaitsiera postuetatik ahalik eta gehien urruntzeko xedez. Norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai EITB Median: streaming bidez, eitb.eus-en, eta telebistaz, ETB1en, 21:00etatik aurrera.

Arabako taldea sailkapeneko 17. postuan dago egun, jaitsierako postuetatik oso hurbil, nahiz eta azken jardunaldian Betisi 1-3 irabazi. Aurrean Celta izango du: 24 puntu ditu Galiziako taldeak, Athleticen kontra galdu ostean, 13. lekuan.