Itxi

Alaves

EA Sports Liga

Conechny Bartzelonako ospitale batera eraman dute, buruan kolpe gogorra jasota

EITB MEDIA

Argentinarra lurrera erori da Gavirekin batera, partidako 8. minutuan bi jokalariek buruz talka eginda.

  • Gavi eta Conechnyren arteko talka gogorra. Argazkia: EFE

    Gavi eta Conechnyren arteko talka gogorra. Argazkia: EFE

Gaur gauean, Gasteizo klubak jakinarazi du Tomas Conechny Alaveseko jokalariak "burezurrean fisura bat" daukala eta, ondorioz, Bartzelonako ospitale batean ingresatu dutela.

Bartzelonaren aurkako neurketan, Gavirekin baloi bat lehiatzen ari zela, buruan kolpe handia hartu du jokalari argenitarrak. Partidako 8. minutuan bi jokalariek buruarekin talka egin dute, eta biak lurrera erori dira. Norgehiagoka eten dute, eta bi jokalariak zelaitik atera dituzte.

Klubak sare sozialen bidez azaldu duenez, Conechny Bartzelonako ospitale batera eraman dute, eta "garezurreko eta zerbikaleko TAC bat" egin diote. Hainbat proba egin ostean, "buruzurrean fisura bat" daukala ikusi dute, eta, horrenbestez, "datozen orduetan behaketan" izango dute, erietxean.