Alaves
EA Sports Liga
Alaves jaitsiera postuetan, Bartzelonaren aurka porrota jaso eta gero (1-0)
EITB Media
Talde babazorroa jaitsiera postuetan sartu da, 21 punturekin. Arabako taldearen lehen zati on baten ostean, Robert Lewandowskik sartu du partidako gol bakarra, 61. minutuan.
-
Barceloa VS. Alavés Foto: EFE
Alavesek 1-0 galdu du Bartzelonaren aurka, igande honetan, otsailak 2, Montjuiceko estadio olinpikoan jokatutako EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida.
Neurketaren lehen zatian, Eduardo Coudeten taldeak sendo eutsi dio Bartzelonaren aurkako defentsa-planari, eta talde katalana ez da gai izan Alavesen atera arrisku handiegiarekin iristeko. Bestalde, Gavik eta Conechnyk zelaia utzi behar izan dute elkarrekin tupust egin baitute, burua buruaren kontra jota. Bigarren zatian jokoa nabarmen aldatu da, eta Lewandowskik garaipenaren gola sartu du etxekoentzat.
Lehen minutuetan, Alavesek txukun jokatu du, eta kontraerasoak behartzen saiatu da. Hasierako txistua jo eta bost minutu besterik igaro ez direnean, Laminek zutik jarri du Mont Juic, jokaldi bikain batekin. Harrobiko jokalaria lautik joan da, Raphinari eman dio baloia, eta jaurtiketa gurutzatua gutxigatik kanpora joan da.
8. minutuan jokoa gelditu egin da. Gavik eta Conechnyek elkarrekin tupust egin dute, burua buruaren kontra jota, zelai erdian aireko baloi baten bila joan direnean. Kolpearen ondorioz, berdegunean etzanda geratu dira biak, eta medikuek hainbat minutu eman dituzte biak artatzen. Fermin Lopez Gaviren ordez sartu da Bartzelonan, eta Carlos Martinek Conechny ordezkatu du Alavesen.
Partidaren etenaldiaren ondoren, eraso trukea etengabea izan da. Alavesen minutu bizien ondoren, Hansi Flicken mutilek jabetza eskuratu dute. Baina Eduardo Coudeten taldeak sendo eutsi dio Bartzelonaren aurkako defentsa planari, eta lehen zati serioa egin du Montjuicen. Izan ere, Kataluniako taldea ez da gai izan Alavesen atean arrisku handiegia sortzeko.
Azkenean, aldageletara erretiratu dira, 0eko berdinketa erakusten zuen markagailu elektroniko batekin.
Bigarren zatia nabarmen aldatu da, Bartzelonak azeleragailua sakon sakatu baitu. Etxeko tadeak bere lerroak aurreratu ditu, eta Kataluniako taldearen presentzia etengabea izan da aurrealdean. 61.ean Lewandowskik etxekoak aurreratu ditu markagailuan. Pedrik bigarren zutoinean Lamine Yamalentzat erdiratu eta gero, azken horrek erdiraketa bat egin du, eta Lewandowski agertu da baloia sare barrura bidaltzeko (1-0).
Futbol erasokorreko ordu laurden bat nahikoa izan du Barçak partida bereganatzeko. Lamine eta Pedri paregabeen erritmoan, bigarrena bilatu du minutu batzuetan, atzean babestu eta azken orduko arriskuak saihesteko apustua egin aurretik. Hala ere, Flicken mutilek ezin izan dute arnasa hartu azken txistura arte, Alaves erasora jo baitu, baina arrisku handirik sortu gabe.
Alaves, 59 jardunaldiren ostean, jaitsiera postuetan sartu da, Bartzelonaren aurka galdu eta Espanyolek Real Madrili irabazita.