Alaves
Lesioa
Abqarrek haustura du iskiotibialetan, eta 4-6 astez ezingo du jokatu
EITB MEDIA
Alavesen erdiko atzelaria igandean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Real Madrilen aurkako partidan. Denboraldi ofizialean, Gasteizko taldeari Ligako zazpi partida gelditzen zaizkio; txapelketa maiatzaren 25ean amaituko da.
-
Abqar, Rodrygoren aurrean, Alaves-Real Madril partidan. Argazkia: EuropaPress.
Abdelkabir Abqar Alavesen atzelariak haustura gogorra du eskuineko hankako iskiotibialetako gihar erdimintzezkoan; igandean lesionatu zen, Real Madrilen aurkako EA Sports Ligako partidan (0-1), eta 4-6 astez ezingo du jokatu, Gasteizko klubak iragarri duenez.
"Alavesek 4-6 astez galduko du Abdelkabir Abqar erdiko atzelaria, igandean talde babazorroak eta Real Madrilek elkarren aurka jokatu zuten partidan izandako lesioagatik", adierazi du klubak.
Jokalari marokoarrak 76. minutuan utzi zuen berdegunea, Mendizorrotzan, mina haruta: "Astelehenean, hainbat mediku proba egin zizkioten, eta proba horiek ondorioztatu dute haustura gogorra duela eskuineko hankako iskiotibialetako gihar erdimintzezkoan", gehitu du Alavesek.
Abqarrek Alaveseko mediku zerbitzuek gainbegiratutako sendatze tratamendua hasi du. Aurreikuspena da 4-6 astez izatea jokatu ezinik.