Alaves
Berritzea
Chacho Coudetek 2026ra arte jarraituko du Alavesen
EITB MEDIA
Lehen Mailan jarraitzeko helburua lortu ondoren berritu da kontratua.
-
Chacho Coudet. Argazkia: EFE
Eduardo 'Chacho' Coudetek Alaveseko entrenatzaile izaten jarraituko du 2026ra arte, talde babazorroak ostegun honetan iragarri duenez. Lehen Mailan jarraitzeko helburua lortu ondoren berritu da kontratua.
Denboraldiaren amaieran, Gasteizko taldeak helburua lortzeaz gain, oraindik jokatzeko jardunaldi baten faltan lortu zuen, eta Mendizorrotzan etxeko lanak eginda agur esateko aukera izan zuen.
Entrenatzaile argentinarraren agindupean, talde babazorroak 28 puntu lortu ditu, sei garaipen eta 10 berdinketatan banatuta.