Athletic Club
Ekintza bandalikoa
Nico Williamsen horma-irudia berriro zikindu dute
EITB
Berritu eta biharamunean, Carlos Lopez artistaren lana berriro bandalizatu dute.


Williams anaien Barakaldoko horma-irudia berriro bandalizatu dute, berritu eta ordu gutxira. Oraingoan, Nico Williamsen aurpegia urdinez margotu, eta iraindu egin dute, "Rata de mierda" idatzita.
Ekainaren 21ean, horma-irudiak erasoa jasan zuen. Athleticeko jokalariaren aurpegia pintatu egin zuten, eta esaldi hau margotu zuten pintura zuria erabilita: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu".
Eraso horrek erreakzio ugari sortu zituen, eta esku hartu zuten obra lehengoratzeko. Horrez gain, Athletic Clubek komunikatu bat kaleratu zuen ekintza bandalikoa gaitzesteko.
Carlos Lopez artistak, 2024ko martxoan egindako muralaren egileak, 10 ordu inguru eman ditu lanean, ostiral honetan bertan, muralari jatorrizko itxura emateko.