Athletic Club
Fitxaketa
Athleticek Ane Campos aurrelaria fitxatu du 2029ra arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Getariako jokalaria Eibarren aritu da jokatzen 2019az gero. Orain, 2029ra arteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin.
-
Ane Campos, Athleticeko jokalaria
Ane Campos aurrelari getariarra fitxatu duela iragarri du Athleticek astelehen honetan, 2029ra arte. Eibartik dator, eta talde zuri-gorriak datorren denboraldirako egindako lehen fitxaketa da.
Campos (26 urte) Zumaiako taldean hasi zen jokatzen; ondoren, Oiartzunen eta Realaren bigarren taldean ibili zen, 2019an Eibarren fitxatu baino lehen. Iragan sasoian, hiru gol sartu zituen 13 partidatan. Orkatilean min hartuta egon zen, baina gaur egun, guztiz osatuta dago.
"Zoriontsu eta harro nago familia honetako kide izateaz. Jokalariekin entrenatzen hasteko gogotsu nago, erreferenteak direlako txikia nintzenetik, eta haiekin egoteak ilusioa egiten dit", nabarmendu du jokalari gipuzkoarrak San Mamesen Athleticekin kontratua sinatu eta gero. Jon Uriarte presidenteak hartu du parte ekitaldian.
¿ Ane Campos, nueva delantera del Athletic Club.
— Athletic Club (@AthleticClubFem) June 30, 2025
Reforzará el ataque zurigorri hasta 2¿¿0¿¿2¿¿9¿¿
¿¿ Ongi etorri, @AneCampos8!#AneCampos2029 #AthleticClubFem ¿