Itxi

Athletic Club

Entrenatzaile berria

Javi Lerga, Athleticen entrenatzaile berria

EITB Media

Talde zuri-gorriak David Aznar izan du entrenatzaile, azken bi denboraldietan, eta, hemendik aurrera, nafarrak zuzenduko du. Lerga, 45 urteko tafallarra bera, Osasunako harrobian eta Espainiako Futbol Federazioan aritu da lanean.

  • Javi Lerga

    Javi Lerga, Athleticen entrenatzailea. Argazkia: Athletic Club

Athleticek Javi Lerga fitxatu du emakumezkoen bere lehen taldea entrenatzeko, klub zuri-gorriak iragarri duenez. Teknikariak 2026ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du.

Bizkaiko taldeak David Aznar izan du entrenatzaile, azken bi denboraldietan, eta, hemendik aurrera, nafarrak zuzenduko du; Lerga, 45 urteko tafallarra bera, Osasunako harrobian eta Espainiako Futbol Federazioan aritu da lanean.

"Aurrerapauso handia da nire ibilbidean. Oso eskertuta nago emakumezkoen futbolaren aldeko apustua egiten duen eta urte asko ondo egiten dituen klub honi. Iraiak eta Davidek egindako lanaz baliatzen saiatuko naiz", adierazi du Lergak Athleticekin kontratua sinatuta.

Athleticek, 2024-2025 denboraldian, laugarren postua eskuratu zuen F Ligan, eta Erregina Kopan, ordea, final zortzirenetan gelditu zen txapelketatik kanpo, Cacereñoren aurka galduta.