Itxi

Athletic Club

Ez du taldean jarraituko

Nahikari Garciak ez du Athleticen jarraituko, klub zuri-gorriarekin zuen kontratua amaituta

EITB

Aurrelari urnietarrak bi denboraldi eman ditu Bilboko taldean; guztira, 61 partida ofizial jokatu ditu Athleticen, eta hamabi gol sartu.

  • Nahikari, Atletico Madrilen aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

    Nahikari, Atletico Madrilen aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

Nahikari Garciak ez du Athleticen jarraituko, astelehenean, ekainaren 30ean, klub zuri-gorriarekin zuen kontratua amaituta, Athleticek berak iragarri duenez. Aurrelari urnietarrak bi denboraldi eman ditu Bilboko taldean; guztira, 61 partida ofizial jokatu ditu Athleticen, eta hamabi gol sartu.

Nahikari, 28 urtekoa bera, 2023an iritsi zen Athleticera, Real Madriletik. Aurretik, hainbat denboraldi eman zituen Realean; izan ere, talde txuri-urdinean estreinatu zen maila gorenean.

Aurrelari gipuzkoarra kontuan izanik, Athleticek baieztatuta du bost jokalarik ez dutela taldean jarraituko; hain zuzen, Marta Unzue, Mariana Cerro, Itsaso Miranda eta Paula Arana. Astelehen honetan bertan, ordea, Bizkaiko klubak iragarri du Ane Campos aurrelaria fitxatu duela, Eibarretik.