Itxi

Athletic Club

Berritzea

Itxaso Uriartek Athleticekin berritu du

EITB

Erdilari gasteiztarra, 33 urtekoa bera, partida batean soilik izan zen berdegunean, 2024-25 denboraldian, belauneko lesio bat zela eta; hala, Lezaman jarraituko du errehabilitazioa egiten.

  • Itxaso Uriartek Athleticen jarraituko du. Argazkia: Athletic Club.

    Itxaso Uriartek Athleticen jarraituko du. Argazkia: Athletic Club.

Itxaso Uriarte erdilariak Athleticekin berritu du, asteazkenean Bilboko klubak iragarri duenez. Erdilari gasteiztarra, 33 urtekoa bera, soilik partida batean izan zen berdegunean, 2024-25 denboraldian, belauneko lesio bat zela eta; hala, Lezaman jarraituko du errehabilitazioa egiten.

"Uriartek mina zuen duela pare bat denboralditik", zehaztu du Athleticek, "eta birritan jo behar izan du ebakuntza gelara; lehenengoa 2024ko apirilean izan zen, eta, denboraldiaurrea egin ondoren, F Ligako lehen jardunaldian debutatu ahal izan zuen Levante taldearen aurka, 2024ko irailean. Hala ere, aurtengo otsailean berriz ere ebakuntza egin zioten, eta ez da hobeto ibili; beraz, orain arte bezala, errehabilitazioarekin jarraituko du".

Itxaso Uriarte 2021ean iritsi zen Athleticera, Realetik. Orain arte, guztira, laurogei partida jokatu ditu, Bilboko taldeko futbolari gisa.