Itxi

Athletic Club

Moeve F Liga

Mariasun Quiñonesek amaiera eman dio Athleticen egindako ibilbideari

EITB Media

Hondarribiko atezainak ez du talde zuri-gorrian jarraituko. Guztira, lau denboraldi eman ditu Bilboko klubean.

  • Mariasun Quñones

    Mariasun Quñones, exguardameta del Athletic Club. Foto: EITB Media

Mariasun Quiñonesek ez du Athleticen jarraituko. Hondarribiko (Gipuzkoa) atezaina 2021eko udan iritsi zen Lezamara, Realetik. Guztira, lau denboraldi eman ditu talde zuri-gorrian, eta 71 partida ofizial jokatu ditu.

2021-2022 denboraldiko lehen jardunaldian egin zuen debuta Athleticekin. Azken denboraldian, 2024-2025 sasoian, Quiñonesek bi partida jokatu ditu: Cacereñoren aurkako Kopako neurketa eta F Ligako Bartzelonaren aurkako azken jardunaldiko norgehiagoka.

Athleticek eskerrak eman dizkio Mariasun Quiñonesi klubean eman duen epean erakutsitako "profesionaltasunagatik, ahaleginagatik eta dedikazioagatik". Horrez gain, onena opatu dio etorkizunerako