Athletic Club
Campeonato del Mundo
Espainiako selekzioak Aymeric Laporte deitu du, urriaren 11n eta 14an jokatuko dituen partidetarako
EITB
Luis de la Fuente hautatzaileak Dean Huijsen Real Madrileko jokalariaren ordez deitu du Athleticeko erdiko atzelaria; izan ere, Huijsen lesionatuta dabil.
-
Aymeric Laporte, San Mamesen. Argazkia: Europa Press.
Espainiako selekzioak Aymeric Laporte Athleticeko atzelaria deitu du larunbatean, urriaren 11n, eta hurrengo asteartean, hilaren 14an, jokatuko dituen partidetarako; Georgia eta Bulgaria izango dira Espainiaren aurkariak, eta Luis de la Fuenteren taldeak etxeko taldea balitz bezala jokatuko du bietan. 2026ko Munduko Txapelketarako sailkatze-faseko partida horietarako deialdian, Laporte Real Madrileko Dean Huijsen jokalariaren ordez sartu da, azken hori lesionatuta baitabil.
Horrenbestez, Laporte Unai Simon eta Dani Vivian taldekideekin batera arituko da; Realeko Alex Remiro eta Mikel Oyarzabal eta Arsenaleko Martin Zubimendi eta Mikel Merino ere badaude De la Fuenteren esanetara.

