Athletic Club
Oharra
Iñaki Williamsek giharretako lesioa du, eta baja izango da zenbait partidatan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Qarabagen aurkako partidaren 38. minutuan ordezkatu behar izan zuten Williams; Berenger zelairatu zen haren lekuan.
-
Iñaki Williams, atzoko partidan. EFE
Iñaki Williamsek giharretako lesioa du, eta ez da jokatzeko moduan izango hainbat norgehiagokatan, asteazkenean San Mamesen Qarabag taldearen kontra Athleticek jokatutako Txapeldunen Ligako partidan min hartu baitzuen.
Talde zuri-gorriak ohar batean jakinarazi duenaren arabera, Athleticen kapitainak lesioa du eskuin hankako abduktoreko giharretan. Ez dute zehaztu zenbat denbora beharko duen osatzeko.
Qarabagen aurreko neurketaren 38. minutuan ordezkatu behar izan zuten Williams; Berenger zelairatu zen haren lekuan.

