Itxi

Athletic Club

Lesioa

Maroan Sannadik lesioa du eskuin belaunean, eta ebakuntza egingo diote astelehenean, azaroaren 3an

EITB

Athleticeko aurrelariak 2025-2026 denboraldia hasi zenetik izan du mina belaunean, bereziki, Bilboko klubak zehaztu duenez, "bilakaera luzeko menisko afekzio baten ondorioz". Tratamendu kontserbadorea izan du, baina belaunaren egoerak "okerrera egin du".

  • Maroan Sannadi, Athletic-Getafe partidan, aurreko larunbatean. Argazkia: Europa Press.

    Maroan Sannadi, Athletic-Getafe partidan, aurreko larunbatean. Argazkia: Europa Press.

Maroan Sannadi Athleticeko aurrelariari ebakuntza egingo diote eskuin belaunean, datorren astelehenean, azaroaren 3an, ostegunean Bilboko klubak iragarri duenez. Jokalariak 2025-2026 denboraldia hasi zenetik izan du mina belaunean, bereziki, Bilboko klubak zehaztu duenez, "bilakaera luzeko menisko afekzio baten ondorioz"; tratamendu kontserbadorea izan du, baina belaunaren egoerak "okerrera egin du", eta, ondorioz, ebakuntza egingo diote, astelehenean.

Denboraldi ofiziala duela bi hilabete eta erdi hasi zenetik, Maroan Sannadi prest izan da Ernesto Valverde entrenatzaileak zelairatzeko; futbolari gasteiztarrak gol bat sartu du orain arte.