Athletic Club
Entrenamendua Lezaman
Ekizak taldekideekin batera lan egin du
Erredakzioa
Jokalari zuri-gorriek korrikaldi laburra egin dute Lezamako zelaietan Luis Bonini prestatzaile fisikoaren aginduetara, ohikoa den bezala.
Borja Ekiza Athleticeko gainerako taldekideekin batera entrenatu da gaur, Lezaman. Atzelariak azken lau jardunaldietan ez du jokatzerik izan. Atletico Madrilen aurkako partidan orkatila bihurritu zuen eta baja izan da. Osasunaren kontrako derbian, Nafarroako Erresuman, jokatzeko prest egon nahi du jokalariak.
Horrela, atzelari nafarra Bilboko taldeak hurrengo partidari begira duen zalantza bakarra da; izan ere, Carlos Gurpegui, Iñigo Perez, Iñigo Ruiz de Galarreta eta Iker Muniain jokalariek ez dute jokatzerik izango. Muniainek bosgarren txartel horia ikusi zuen Realaren kontrako derbian, ostiralean.
Cristian 'Cebolla' Rodriguezek sarrera itsusia egin zion Ekizari, eta atzelari nafarra lesionatu zuen. Gainerako taldekideekin lan egin du gaur Ekizak, entrenamenduan.
Jokalari zuri-gorriek korrikaldi laburra egin dute gaur Lezamako zelaietan Luis Bonini prestatzaile fisikoaren aginduetara, ohikoa den bezala.
Ostiralean hasierako hamaikakoan izan ziren jokalariek ordu erdiko lan saioa egin dute. Ordezkoak, ostera, ordu laurden gehiago entrenatu dira. Jokalari guztiek, ordea, Lezaman botatako txingorra jasan behar izan dute.