Itxi

Athletic Club

Anasagastiren adierazpenak

'Bielsa joaten bada, berarekin joan beharko litzateke Urrutia'

Erredakzioa

"Oso berezia ematen duen arren, galdu ezin daitekeen luxua da", adierazi du EAJko senatariak.

  • Iñaki Anasagatik Bielsaren jarraipena defendatu du

    Iñaki Anasagastiren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Iñaki Anasagasti EAJko senatariak Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailearen jarraipena defendatu du, eta argentinarra joaten bada, berarekin Urrutia presidentea joan beharko litzatekeela adierazi du.

Bielsa joaten uztea "sekulako akatsa" izango litzatekeela idatzi du bere blogean. "Bielsa joaten bada, Urrutia berarekin joan beharko litzateke", esan du.

"Oso berezia ematen duen arren, galdu ezin daitekeen luxua da", gaineratu du. Senatariak, gainera, Susaetak eta Iraolak argentinarrari publikoki erakutsitako babesa azpimarratu du.

Amaitzeko, Urrutiak Fernando Llorenteren irteera "oso gaizki" kudeatu duela adierazi du.