Itxi

Athletic Club

Agur Katedral zaharrari

Zaleek 100 segundoko txalo zaparradaz omenduko dute San Mames

Erredakzioa

Epaileak partidaren amaiera adierazi eta berehala, 22:00ak aldera, klubeko kategoria guztietako jokalariak berdegunera aterako dira ekitaldi labur batean parte hartzeko.

  • Athleticeko zaleek agur berezia emango diote San Mamesi. EiTB.

    Athleticeko zaleek agur berezia emango diote San Mamesi. EiTB.

Athleticek omenaldi txikia antolatu du gaur San Mamesen, Katedralean jokatuko duten  azken partida ofizialean. Zaleek 100 segundoko txalo zaparradaz agurtuko dute zelaia, urte bakoitzagatik segundo bat.

Epaileak partidaren amaiera adierazi eta berehala, 22:00ak aldera, klubeko kategoria guztietako jokalariak berdegunera aterako dira ekitaldi labur batean parte hartzeko.

"Harrobiko jokalari gazteena lagun dutela, azken partidan erabilitako baloia eta lore sorta bat zelaiaren erdian jarriko dute", azaldu du club zuri-gorriak prentsa ohar baten bidez. Benetako agurra, ekainaren 5ean izango da.

Baloia eta loreak jartzen dituztenean, zelaian izango diren 40.000 zaleei "txaloak emateko eskatuko zaie, 100 segundotan, segundu bat zelaiak betetako urte bakoitzeko, Katedralak Athleticentzat bereziki, eta futbolarentzat orokorrean, izan duen garrantzia goratzeko".