Itxi

Athletic Club

Konfirmatuta

Xabi Castillok eta Igor Martinezek ez dute Athleticen jarraituko

Erredakzioa

Bilboko klubak konfirmatu egin du Durangoko hegalariak eta Arabako aurrelariak ez dutela datorren denboraldian elastiko zuri-gorriarekin jarraituko.

  • Igor Martinez. Argazkia: EFE

    Igor Martinez. Argazkia: EFE

Xabi Castillo hegalariak eta Igor Martinez aurrelariak ez dute datorren denboraldian Athleticen jarraituko, Bizkaiko klubak adierazi duenez. Bi jokalarien akordioak ekainaren 30ean bukatuko dira, eta Athleticek ez berritzea erabaki du.

Bilboko taldeak "bere esker ona adierazi nahi die Igor Martínez (2010-2013) eta Castillo (2009-2013) jokalariei gure erakundearen alde erakutsi duten ardura eta engaiamenduarengatik".