Athletic Club
San Mamesen
Athleticek Vila-reali irabazi behar dio Europako postuetan jarraitzeko
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak garaipena lortu nahi du bere zaleen aurrean. Norgehiagoka San Mamesen jokatuko da, gaur, 22:00etan.
Athleticek Vila-real izango du aurkari gaur San Mamesen. Talde bisitaria BBVA Ligako sailkapeneko laugarren postuan dago, Txapeldunen Ligako postuetan, eta lau puntu ateratzen dizkio Athletici. Garaipena lortuz gero, zuri-gorriak Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera jarriko dira.
Balenziaga hamaikakora itzuliko da. Athleticek Valentziaren aurka jokatu zuen Ligako azken partida, eta Saboritek jokatu zuen ezker hegalean. Mikel Balenziaga min hartuta ibili da azken asteotan, baina Vila-realen aurka hasierako hamaikakoan egongo da. Iturraspek ere hasieratik jokatzeko aukera asko ditu, Mikel Ricok ez baitu entrenamendu guztietan parte hartu, gastroenteritisak jota.
Vila-realek baja batzuk izango ditu San Mamesen jokatu beharreko partidarako. Bojan Jokic, Gabriel Paulista eta Francisco Javier Farinos bajan daude, min hartuta daudelako. Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak Hernan Perez deialdian ez sartzea erabaki du.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Vila-real: Asenjo; Mario, Musacchio, Chechu Dorado, Jaume Costa; Bruno Soriano, Pina, Cani, Aquino; Gio dos Santos eta Jonathan Pereira.
Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 22.00etan.