Athletic Club
Larunbatean, 20:00etan
Athleticek San Mamesen porrotik jaso gabe jarraitu nahi du
Erredakzioa
Joaquin Caparrosen Levante hartuko dute bilbotarrek. Valverdek aldaketak egin beharko ditu hamaikakoan, batez ere defentsan, Balenziaga eta Laporte min hartuta baitaude.
-
Athleticek hiru puntuak nahi ditu Levanteren aurka. Efe.
Athleticek Joaquin Caparros entrenatzaile ohiaren Levante hartuko du San Mamesen, etxean porrotik jaso gabe jarraitzeko helburuarekin. Horrez gain, zuri-gorriek Vicente Calderonen emandako itxura kaskarra ahaztarazi nahi dute.
Athleticek orain arte egindako gauzarik onena lehen 12 jardunaldietan lortutako 20 puntuak dira. Horri esker, bilbotarrak bosgarren dira sailkapenean. Laugarrena, Vila-real, hiru puntura dute, baina hiru puntura daude baita ere zazpigarrena (Reala) eta zortzigarrena (Almeria bera).
Valverdek aldaketak egin beharko ditu hasierako hamaikakoan, horietako bi defentsan, Balenziaga eta Laporte min hartuta daudelako.
Levanteri dagokionez, Caparrosen mutilek San Mamasen garaipena lortzen duen lehen taldea izan nahi dute. Aurreko denboraldian, San Mames zaharrean garaipena lortu zuen azken taldea izan ziren. Levantekoek, gainera, emaitza oso onak lortu dituzte aurten etxetik kanpo.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, San José, De Marcos; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Levante: Navas, Pedro López, Navarro o Vyntra, Rodas, Juanfran, Xumetra, Diop, Mate, Rubén, El Zhar eta Babá.
Epailea: Fernandez Borbalan (andaluziarra).
Zelaia: San Mames.
Ordua: 20.00etan.