Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek kanporaketa ondo bideratuta utzi nahi du Balaidosen

Erredakzioa

Valverdek hamaikakoan aldaketak egingo dituela iragarri du, baina iraultzarik egin gabe. Partida asteburuan izanda, ohiko jokalariek Ligako erritmoari eustea nahi du.

  • Athletic Celtari gailendu zitzaion Ligan jokatutako partidan. Efe.

    Athletic Celtari gailendu zitzaion Ligan jokatutako partidan. Efe.

Athleticek Ligako bolada onari eutsi nahi dio Kopako estreinakoan, izan ere, zurigorriek azken hiru partidak irabazi dituzte BBVA Ligan.

Azken hamar urteetan lehen aldiz, zuri-gorriak Txapeldunen Ligako postuetan dira, Levante, Malaga eta Bartzelona bata bestearen atzetik mendean hartuta. Ondorioz, bilbotarrak sasoiko helduko diote Kopari, bai fisikoki, bai animo aldetik.

Ernesto Valverderen helburu nagusia bere jokalariek lehiaketaren tentsioari eustea da. Athleticek eta Celtak Ligan jokatu zuten irailaren 16an, San Mames berriaren estreinakoan, eta orduan zuri-gorriak gailendu ziren 3-2, markagailua irauli ostean.

Valverdek, ohi duen bezala, ez du Vigon zein hamaikako zelairatuko duen aurreratu, baina litekeena da Iago Herrerin ordezko atezaina hasieratik ateratzea.

Ustezko hamaikakoak:

Celta: Sergio Álvarez; Jonny, Jonathan Vila, Cabral, Bellvís; Alex López, Madinda, Krohn-Dehli; Nolito, Santi Mina eta David Rodríguez.

Athletic Club: Herrerín; Iraola, Gurpegui, San José, Balenziaga; Iturraspe, Beñat, De Marcos; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Estadioa: Balaidos (20:00etan).