Itxi

Athletic Club

Sevillaren aurka

Athletic, garaipenaren bila Sanchez Pizjuanera

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Sevilla izango du aurkari igande honetan, 19:00etan. Valverdek zuzentzen duen taldeak sailkapeneko laugarren postua mantentzea du helburu.

  • Rakitic eta De Marcos. Argazkia: EFE

    Rakitic eta De Marcos iragan denboraldiko Sevilla-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Sevilla izango du aurkari igande honetan (19:00etan) Sanchez Pizjuan zelaian. Talde zuri-gorriaren helburua BBVA Ligako sailkapeneko laugarren postuari eustea da.

Kike Sola eta Albizua min hartuta daude, baina gainerako jokalari guztiak jokatzeko prest daude. Adurizek ez ditu Ligako azken bi partidak jokatu, eta ikusi egin beharko da Valverdek Toquero edo Aduriz jartzen duen hasierako hamaikakoan.

Ustezko hamaikakoak:

Sevilla FC: Beto; Diogo Figueiras, Daniel Carriço, Fazio, Alberto Moreno; M'Bia, Iborra, Cristóforo; Perotti, Carlos Bacca eta Reyes.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Epailea: Alberto Undiano Mallenco.
Zelaia: Ramón Sánchez Pizjuan
Ordua: 19.00etan.