Athletic Club
Errege Kopa
Athleticek emaitza ona lortu nahi du Atletico Madrilen aurka
Erredakzioa
Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak ostegun honetan jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida, Vicente Calderon zelaian.
-
Diego Costa eta Laporte Ligako lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE
Atletico Madrilek eta Athleticek ostegun honetan ekingo diote Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketari. Bi talde historikoren arteko kanporaketa izango da. Ostegun honetan Vicente Calderon zelaian jokatuko da joaneko partida, eta itzulerakoa urtarrilaren 29an San Mamesen.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Mikel Rico eta Mikel San Jose jokatzeko prest izango ditu. Bi jokalari hauek zigortuta egon ziren talde zuri-gorriak astelehenean Valladoliden aurka jokatu zuen partidarako. Iker Muniainek eta Gaizka Toquerok, ordea, min hartuta jarraitzen dute, eta ez dira jokatzeko moduan izango.
Simeonek aldaketak egingo ditu ohiko hamaikakoan. Toby Alderweireldek Godinekin batera jokatuko du defentsaren erdialdean. Sosak David Villaren tokia hartuko du, eta Cristian 'Cebolla' Rodriguezek zelai erdiko ezkerreko hegalean jokatuko du. Raul Garcia eta Diego Costa ere hasierako hamaikakoan egongo dira.
Ustezko hamaikakoak:
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Alderweireld, Godin, Filipe; Sosa, Gabi, Koke, Cristian Rodriguez; Raul Garcia eta Diego Costa.
Athletic Club: Herrerin; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Ibai; eta Aduriz.
Epailea: Fernandez Borbalan.
Zelaia: Vicente Calderon.
Ordua: 21:00etan.