Athletic Club
Igandean, 21:00etan
San Mamesen jokatzeko aukera gutxi ditu Gareth Balek
Erredakzioa
Espanyolen kontrako Kopako partida ez zuen jokatu, eta bart ez zen taldekideekin entrenatu.
-
Balek mina du ezker hankan. Argazkia: EFE
Real Madrileko Gareth Bale jokalariak mina du bere ezker hankako bikian. Hori dela eta, Espanyolen kontrako Kopako partida ez zuen jokatu, eta bart ez zen taldekideekin entrenatu Valdebebasen.
Beraz, San Mamesen jokatzeko aukera gutxi ditu Gareth Balek, baina oraindik errekuperatzeko denbora du.
Carlo Ancelottik Bale alde batean utzi zuen, eta 22 jokalarirekin aritu zen lan-saioan.