Athletic Club
Prensaurrekoa
Balenziagak begionez ikusten du Athleticek jarritako salaketa
Erredazkioa
'Gurpegi iraindu dute eta bidezkoak ez diren gauza asko esan ere', horregatik ondo ikusten du klubak egin duena.
-
Mikel Balenziaga, Atleticoren kontrako partida batean. Argazkia: EFE
Athletic Clubek. "Kirolean Indarkeria, Arrazismo, Xenofobia eta Tolerantzia ezaren aurkako Estatuko Batzordea"ri salaketa bat bidali dio Real Madrilen kontrako partida eta gero gertatuko hainbat gertaera salatzeko..
Carlos Gurpegi jokalariaren aurka argitaratu diren baieztapen eta eduki batzuen egileen aurka jarri du salaketa klubak. Mikel Balenziagak begionez ikusten du talde zur-gorriak jarritako salaketa, 'Gurpegi iraindu dute eta bidezkoak ez diren gauza asko esan ere', horregatik ondo ikusten du klubak egin duena.
'Carlos ondo dago, aurrera egin behar dugu eta hurrengo partidara begiratu', gehitu du defentsak Lezaman emandako prentsaurrekoan.