Athletic Club
Espanyolen kontra
Rico: 'Iturraspe zigortuta egoteak ez du Athleticen jokoa aldatuko'
Erredakzioa
Espanyolen kontrako partida 'oso gogorra' izango dela uste du erdilariak, eta Athleticek ez duela Iturraspe ordezkatzeko arazorik izango.
-
Mikel Rico, Atleticoren kontrako partida batean. Argazkia: EFE.
Mikel Ricoren bikoteak zelai erdian, Ander Iturraspek, ezin izango du Espanyolen kontra jokatu, zigortuta dagoelako. Ricok, aldiz, ez du uste horrek Athleticen jokoa asko aldatuko duenik Espanyolen kontrako neurketan, igandean.
Atheticek Iturraspe ordezkatzeko jokalariak dituela uste du Mikel Ricok, taldean titular iraunkorra den arren: "Ander oso garrantzitsua da, baina jokalariak baditugu, eta hor jokatzea egokitzen zaionak berdin egingo du, ziur. Ez dut uste gauza asko aldatuko denik". Erdilariaren helburua "puntuak hirunaka eskuratzea" da, bosgarren dagoen Vila-realen arteko aldea mantentzeko "edo handitu ahal badugu, hobe".
"Oraindik 45 puntu gelditzen dira jokoan, eta inork ez daki zenbat beharko diren laugarren postuan edo seigarrenean mantentzeko", esan du futbolariak. Igandeko partida "oso gogorra eta porrokatua" izango da, Javier Aguirreren talde guztien kontra bezala. "Deserosoen dagoenak galduko du", bukatu du Ricok.
Futbolariaren osabari bihotzekoa eman zion entrenamendu bat ikusten ari zela, Lezaman. Athleticeko medikuek artatu zuten, eta orain ospitalean dago, "kontziente eta egonkor". "Hemen, Lezaman, gertatu zela izan zen gure zortea", esan du Ricok.