Athletic Club
Madrigalen
Beñat, berriro ere deialdian
Erredakzioa
Talde zuri-gorria Vila-realen kontra jokatu jardunaldiko azken neurketan.
Athleticek partida garrantzitsua du gaur Madrigaleko futbol-zelaian. Ernesto Valverdek nobedade bakarra sartu du deialdian, Belat Etxebarria, aspalditik partidarik jokatzen ez duen jokalariak.
Deialditik at lesionatuta dauden Ibai Gomez, Kike Sola eta Iñigo Perez geratu dira eta Valverdek erabakita Borja Ekiza, Xabi Etxeita, Unai Albizua eta Enric Saborit.
Beñatekin batera azkenean Guillermo Fernandez eta Iker Muniain Madrilagen egongo dira, nahiz eta astean arazo fisikoak izan. Beraz, deitutako 18 jokalariak honako hauek dira: De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; Aduriz; Herrerín, Iraola, San José, Morán, Beñat, Toquero y Guillermo.
Ustezko hamaikakoak
Vila-real: Asenjo; Mario, Musacchio, Gabriel, Jaume Costa; Bruno, Pina, Oliver, Cani; Uche eta Gio.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; eta Aduriz