Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 20:00etan

Hitzordu zaila lehoientzat, Atleticoren aurka

Erredakzioa

Bilbotarrek Txapeldunen Ligako laugarren postuan jarraitu nahi dute, eta hiru puntuak behar dituzte.

Athleticek Atletico Madril ligako liderra hartuko du larunbat honetan San Mamesen (20:00etan). Hitzordu zaila izango da bilbotarrentzat, Atleticok lidergoari eustea baitu helburu. Lehoiek, bestalde, Txapeldunen Ligako laugarren postuan jarraitu nahi dute, eta hiru puntuak behar dituzte.

Azken lau hilabetetan laugarren posturari eutsi dio Athleticek. Une honetan sei, zazpi eta zortzi puntuko aldea dauka Sevilla, Reala eta Vila-real taldeekin, hurrenez hurren. Sevillak eta Realak, gainera, San Mamesen jokatu behar dute oraindik.

Defentsaren sendotasuna izaten ari da Athleticen gakoa, eta horregatik da bigarren itzulian gol gutxien jaso duen taldea. Zuri-gorrien azken partidak ez dira joko aldetik onak izan, baina puntuak batzen jarraitzen du.

Ander Herrerak bere bosgarren txartel horia ikusi zuen Elxen aurka eta ezin izango du partida jokatu. Carlos Gurpeguiri, bestalde, artroskopia egingo zaio bere eskuin belaunean eta ezin izango du partida gehiagorik jokatu aurten. Gauzak horrela, eta Lezaman ikusitakoaren arabera, De Marcosek hasieratik jokatuko du seguruenik.

Ustezko hamaikakoa:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, De Marcos; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Atlético de Madrid: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Arda, Gabi, Mario, Koke; Raul Garcia eta Diego Costa.

Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes

Futbol-zelaia: San Mames.