Athletic Club
Malagaren aurka
Athletic, Sevillaren presioari erantzuna ematera behartuta
Erredakzioa
Sevillak garaipena lortu du Betisen aurka (0-2), eta zuri-gorriak behartuta daude garaipena eskuratzera, sei puntuko errentari eutsi nahi badiote.
Athleticek Malaga hartuko du astelehen honetan San Mamesen, BBVA Ligako 33. jardunaldiko neurketan (22:00etatik aurrera). Sevillak garaipena lortu du Betisen zelaian (0-2), eta zuri-gorriak garaipena eskuratzera behartuta daude sei puntuko errentari eutsi nahi baldin badiote.
Aurreko jardunaldian Levante hartu zuen mendean Valverderen taldeak, eta orain arte Sevillaren presioari erantzun ona eman dio Bilboko taldeak. Athleticek Txapeldunen Ligarako txartela ziurtatuko liokeen laugarren postuan bukatu nahi du denboraldia.
Laporte taldera itzuliko da, partida bateko zigorra bete eta gero. Carlos Gurpegi, Mikel Rico, Ibai Gomez eta Kike Sola, ordea, ez daude partida jokatzeko prest. Aduriz, Muniain eta Beñat, bestalde, zalantza izango dira azken unera arte.
Hamaikako posibleak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga, Iturraspe, Morán, Susaeta, Herrera, Muniain eta Aduriz.
Malaga: Caballero; Gámez, Angeleri, Weligton, Antunes; Amrabat, Camacho, Darder, Samuel edo Portillo, Pablo Perez eta Santa Cruz.
Epailea: González González
Futbol-zelaia: San Mames
Ordua: 22.00