Itxi

Athletic Club

Sevillaren aurka

Athleticek jokatutako beste finalak

Koldo Urriz

Igandeko partidua ez da zurigorriek azken urteotan jokatu duen neurketa erabakigarri bakarra. Errege Kopa eta Europa Ligako finalez gain beste final asko jokatu ditu Athleticek azken urteotan.

2009an Sevillaren aurka orduan ere, Kopako finalerako sailkapena lortu zuten zurigorriek. Bilbon giro itzela zegoen. Joanekoan 2-1 galdu ostean, kanporaketari buelta eman behar zion Athleticek, eta lehen zatia bukatu aurretik 3-0ekoa sartu zuten. Javi Martinezek, Llorentek eta Toquerok egin zituzten orduan golak. Harmailetan zoramena. Jose Maria del Nido presidenteak partidu aurretik egindako adierazpenei Athleticeko jarraitzaileek emandako erantzuna oraindik ere guztion oroimenean dago.

1998an Athleticek Zaragozari irabazita lortu zuen Txapeldun Ligarako txartela. Joseba Etxeberriak egindako golak bigarren postuan sailkatu zuen Luis Fernandezek zuzendutako taldea.

Partidu erabakigarriak arrakasta lortzeko eta baita larrialdietatik irteteko ere. 2007an Athleticek Levanteren aurka jokatu zuen historia osoko partidurik garrantzitsuena. Zurigorriek 2-0 irabazi zuten. Jarraitzaile zurigorriek estu eta larri bizi zuten denboraldi hura, ondo bukatu zen.

Eta igande honetako finalaren aurretik Athleticek jokatutako azken partidu erabakigarria, Portugalgo Sportingen aurkakoa, 2012an. Lisboan 2-1 galdu zuen, eta San Mamesen Llorentek azken minutuan sartutako gol honi esker, Europa ligako finala jokatu zuten zurigorriek.