Athletic Club
Ostiralean, 21:00etan
Txapeldunen Ligarako txartela Vallecasen ziurta dezake Athleticek
Erredakzioa
Zuri-gorriek milaka zaleren babesa izango dute Madrilen, 16 urteren ondoren Txapeldunen Ligara bueltatzea ospatzeko.
-
Athleticeko jokalariek Txapeldunen Ligarako sailkapena ospatu nahi dute Vallecasen. Efe.
Athleticek garaipena behar du Vallecasen Txapeldunen Ligaren atarikoa jokatzeko txartela ziurtatzeko. Rayo izango du aurrean. Madrildarrek lehen mailan jarraitzeko puntu nahikoa lortu dute dagoeneko, eta sasoiko dira jokatutako azken 30 puntuetatik 23 irabazita.
Bizkaitarrek, berriz, sei puntuko aldea dute Sevillarekin eta zortzikoa Realarekin, eta dena alde dute 16 urteren ondoren Europako lehiaketa gorenera itzultzeko.
Iker Muniainek ezin izango du jokatu zigortuta dagoelako eta Ernesto Valverdek nafarraren ordez zein jarriko duen jakitea da hasierako hamaikakoko zalantzarik nagusiena.
Partidaren garrantzia eta Vallecasen bilbotarrei egiten dieten harrera ona kontuan izanda, milaka zale madrilera joko dute Athletici babesa emateko.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Rayo Vallecano: Rubén; Arbilla, Zé Castro, Gálvez, Nacho; Trashorras, Saúl; Rochina, Bueno, Iago Falque; eta Larrivey.
Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; De Marcos, Herrera, Susaeta; eta Aduriz.
Epailea: Fernández Borbalán (andaluziarra).
Estadioa: Vallecas.
Ordua: 21.00etan.