Itxi

Athletic Club

Igandean, 17:00etan

Helburu ezberdinetako euskal derbia San Mamesen

Erredakzioa

Zuri-gorriek Reala gaindituta biribildu nahi dute egindako denboraldi bikaina, eta Arrasateren gizonek hiru puntuak behar dituzte seigarren postua ziurtatzeko.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek eta Realak euskal derbia jokatuko dute igande honetan San Mamesen (17:00), ligako 37. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek Txapeldunen Ligarako txartela ziurtatu zuten aurreko jardunaldian, eta ez dute ezer jokoan izango, baina Athleticek Reala gaindituta biribildu nahi du egindako denboraldi bikaina.

Ernesto Valverde entrenatzaileak gehiago eskatu die bere jokalariei, eta San Mamesen aurtengo 14. garaipena lortzea izango dute helburu.

Realak, bestalde, hiru puntuak behar ditu sailkapen nagusiko seigarren postua ziurtatzeko. Berdinketa batekin ere helburua lor dezake Jagoba Arrasateren taldeak. Horretarako garaipena beharko luke azken jardunaldian, Vila-realen kontra.

Sevilla da une honetan ligako bosgarren postuan. Sevillak Getafen huts egiten badu, eta Realak San Mamesen irabazten badu, bosgarren bukatzeko aukera izango du talde donostiarrak.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, De Marcos; Toquero.

Reala: Bravo; Carlos Martínez edo Zaldua, Iñigo Martinez, Ansotegi, De la Bella; Bergara, Pardo, Canales; Griezmann, Vela, Agirretxe.

Epailea: Del Cerro Grande

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 17.00