Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Athleticek uztailaren 12an jokatuko du lehen lagunartekoa

Erredakzioa

Entrenamenduak uztailaren 8an hasiko dituzte, Lezaman. Uztailaren 18a eta 27a artean egonaldia egingo dute Austrian. Toulouse eta  Borussia Monchengladbach taldeen aurka ere jokatuko dute.

  • Valverderen taldeak uztailaren 8an hasiko ditu entrenamenduak Lezaman. Efe.

    Valverderen taldeak uztailaren 8an hasiko ditu entrenamenduak Lezaman. Efe.

Athleticek Getxon jokatuko du denboraldiaurreko lehen lagunartekoa, uztailaren 12an. Talde zuri-gorriak konfirmatu duenez, aurkaria Getxoko futbolariekin osatutako talde bat izango da.

Neurketa 19:00etan hasiko da, eta Getxok 2014ko Kirol Hiria saria jaso duela ospatzeko jokatuko dute.

Aurretik, uztailaren 7an, Athleticeko jokalariek ohiko osasun azterketa egingo dute, 8an Lezaman entrenatzen hasi aurretik.

Ondoren, uztailaren 18tik 27ra egonaldia egingo dute Austriako Saalfelden herrian, Salzburgotik 56 kilometrora. Bertan egonaldia egin dute Zenit San Petersburgo, Maccabi Haifa, Borussia Monchengladbach, Anderlecht, Al Alhy eta Wolfsburgo taldeek, besteak beste.

Toulouse eta Borussia Monchengladbach

Getxoko lagunartekoaz gain, Athleticek beste bi partida konfirmatu ditu: Toulouse CF taldearen aurkakoa, abuztuaren 2an, Baionan, eta Borussia Monchengladbach talde alemaniarraren kontrakoa, abuztuaren 9an Alemanian.

Toulouse aurkakoa 19:00 hasiko da, Didier Deschamps futbol zelaian. Borussiaren aurkakoa, aldiz, 15:30ean jokatuko dute, eta Borussia zaleen aurrean aurkezteko balio izango du. Taldeak seigarren egin zuen azken Bundesligan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club