Itxi

Athletic Club

Denboraldi-aurrea

Athleticek garaipena eskuratu du Paderborn 07ren aurkako partidan

Erredakzioa

Ibai eta Borja Vigoraren golek Athleticen nagusitasuna konfirmatu dute Alemaniako taldearen kontra.

1:17

Athleticek denboraldi-aurreko hirugarren partida irabazi du, Austrako bigarrena, Paderborn 07ren kontra. Ibai eta Borja Viguera izan dira goleatzaileak, ordu erdiko atzerapenarekin hasi den neurketan, trafikoagatik.

Zuri-gorriek nagusitasuna izan dute lehenengo zatian, oraindik ere erritmo falta nabaria izan arren. Aurrean talde sendo bat izan dute defentsa lanetan. Ibai Gomezek aurretik jarri du Erneso Valverderen taldea 28. minutuan, Ruiz de Galarretaren jokaldi on baten ostean.

Alemaniarrek jokoa gogortu dute bigarren zatian, lagunarteko partida batean ohikoak ez diren sarrerak egiteraino. 65. minutuan berdindu dute markagailua, Kocen gol batekin. Bilboko taldeak aurkariak utzitako hutsuneak aprobetxatu, eta garaipena itxi dute, Borja Vigueraren gol batekin.