Itxi

Athletic Club

Larunbatean, Levanteren aurka

Athleticek Ligan jarri nahi du arreta osoa

Erredakzioa

Zuri-gorriek Txapeldunen Liga alde batera utzi nahi dute, eta ligako aurreneko garaipena eskuratzea dute helburu.

  • Aritz Aduriz jokalari zuri-gorria. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz jokalari zuri-gorria. Argazkia: EFE

Athleticek Levante hartuko du larunbat honetan San Mamesen, ligako 2. jardunaldiko neurketan. Zuri-gorriek alde batera utzi nahi dute Txapeldunen Liga, eta arreta guztia ligan jartzea dute helburu. Denboraldi honetako aurreneko garaipena lortu nahi dute, Malagan porrota jaso eta gero.

Ernesto Valverde bilbotarren entrenatzaileak hainbat aldaketa egin ditzake hasierako hamaikakoan: Unai Lopezek Beñaten ordez jokatzeko aukera izan dezake, eta Ibai Gomezek eta San Josek edo Balentziagak ere hasieratik jokatzeko aukerak badituzte. Iraizoz, Laporte, Iturraspe, Rico, Aduriz eta Muniain hamaikakoan izango dira. Andoni Iraola, min hartuta, deialditik kanpo geratu da.

Jose Luis Mendilibarren Levante taldeak porrotarekin hasi zuen liga, Vila-realen aurka (2-0), eta San Mamesen partida horretan eskainitako irudi kaskarra hobetu nahi dute eta hiru puntuak erdietsi.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Muniain eta Aduriz.

Levante: Jesus; Pedro Lopez, Navarro, Vyntra, Nikos, Xumetra, Simao, Victor Perez, Diop, Victor Casadesus edo Morales eta Barral.

Epailea: Perez Montero

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 19:00.